XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argazkilari baten memoriak

ZALDI- GIZONA

Badakizu, Miren, betidanik jakin nahi izan dudala sormen-lana SORMEN-LANA.- Sor(tu)+men-lan. Trabajo creativo nola gauzatzen GAUZATU.- Zertu. LLevar a cabo, realizar den.

Eta horixe galdetu nion neure buruari Itzurungo harrizko zaldi horiek ikusi nituenean, nola sortu ote zituen Koldobika Jauregik.

Alkizan aurkitu nuen, tailerrean, paper zuriaren aurrean... lehen zirriborroa marrazten eta pintatzen... zaldia esnatzeko lehen pausua ematen... marrazkia buztinaren biguntasunera moldatzen... eskuak izerditan... zain ZAIN.- Vena handituak kanporatzen.

Motozerraren irrintziak lagundu nahi zion zaldiari egurretik irteten.

Zurezko enborra ENBOR.- Tronco.

Zaldikumeak argia ikusi nahi zuen.

Piskanaka-piskanaka, artistaren eskuek eta gogoak bat egin ahalean BAT EGIN AHALEAN.- A medida que se unen, irudia gauzatzen ari zen oroitzapen OROITZAPEN.- Oroitza+pen. Gomuta, oroipena. Recuerdo eta bizipenen BIZIPEN.- Bizi+pen. Vivencia bultzadaz.

Eta hori guztia zaldian islatzen ISLATU.- Errainutu. Reflejar zen, matrailean, zurdan ZURDA.- Zaldi-ilea. Crin de los caballos...

Hona haur-garaiko oroipen lainotua, animaliaren gorpua zerraldo GORPUA ZERRALDO.- Hilotza etzanda. Cadáver tirado zelaian, ahoa zabal-zabalik;

horra Gernika koadroa, zaldia hutsari deika; hara zaldi gerlaria, burdinazko ile laztua soinean...

Zumaiako pasealekuan apenas zebilen inor egun hartan, baina nik gizakiaren GIZAKI.- Ser humano eta munduaren metafora ikusi nuen zaldi egina.